XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasleek aplazatu dute manifestazioa

Parlamentuko mahaiak lehendakaria izendatzeko sesioa datorren ostegunera, hilak 26, aplazatzeko hartu duen erabakia ezagutu bezain laster, deuseztu egin zuen atzo Ikasleen Koordinakundeak gaurko deiturik zuen manifestazio nazionala eta hilaren 26ra bertara aldatu du.

Ikasleen ordezkariek, gainera, azken egunotako baldintza meteorologikoak hartu zituzten kontutan, erabat ilogikoa bait litzateke elurte honen erdian jendea trumilka erakarri nahi izatea.

Guztiarekin ere, egingo asmo dira herrialde guztietako hiriburuetan gaurko deiturik zeuden manifestaldiak.

Gasteizkoa eguerdiko 12etan hasiko da Andra Mari Zuriaren enparantzan.

Bestalde, Koordinakundeak berak azaldu bezala, datorren asteartean egingo bide da bigarren bilera bat Iñaki Zarraoa Gasteizko Gobernuko Ertaineko Hezkuntza zuzendariarekin, arratsaldeko hiru t'erdietan.